viernes, 10 de junio de 2016

Ispiluaren aurrean (Hertzainak)

Kristalaren bestaldera bi begiak iltzaturik
jada ezin dut konprenitu zein gaizki sentitzen naizen.
Dena aldatu ta erabat
Eta eguzki horrek min egiten dit
aurpegia daukat desitxuratua
ispiluaren aurrean.

Kristalaren imajina orain denboratan galtzen da
ta burua nahasten zait kea haizean bezala.
Iturri lehor agortua
Putzu ilun pozoindua
Baino hobe jazo dena jazo bada
berandu dut aldatzeko iragana
ispiluaren aurrean.


Laztana (Latzen)


Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.

Aitortzen dut 
haseran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu baina oraingo hontan
ni naiz babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit, zu gabe.

Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estaki dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.

Aitortzen dut....

Burua galtzen hasi naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan.