jueves, 31 de marzo de 2016

Eta ni banoa (Gari- Eguzki berritan zaude, letra Ion Maia)

Ba al dakizu sua
ahaztu zitzaidala zure bihotzian
ba al dakizu bala batek
zulatzen nauela zutaz pentsatzian
kontatu al dizut inoiz eguzkiarena
eguzki gorria dela zeruaren ardoa
eta ilargiak pizten didala azken zigarroa.

Baina ni banoa
eta ez dakit nora
bidaia ezazu zuganantz
har itazu oporrak zeure barrurantz
egingo dizut leku bat nire infernuan, zatoz.

Pasiatuko gara gure minerantz
ia topatzen dugun gezur hori berriz
eta defendatuko dugu alaitasuna alaitasunarengandik
esan al dizut inoiz ez nauzula maite maitia.

Lasaitasuna da behar duzuna