lunes, 10 de octubre de 2016

Ilargia (Ken Zazpi)

Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko 
esan bakardadeari gaur ez etortzeko 

eusten nauen soka zara ta itotzen nauena 
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena 

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero 
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko 
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra 
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! 

esan sentitzen dudana ez dela egia 
une baten sinisteko ez garen guztia 

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero 
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko 
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra 
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!