lunes, 13 de julio de 2015

Ilunetan (Zea Mays)

Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan
Itsasoa ahaztu du egunotan

Aterki azpian sortu egin den mikromundua
Beltzez tintatu egin da

Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz
Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak

Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da

hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela
xurgatu dituzte ur litroak

Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak
Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak

Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
begi biak itxita, arnas sakon hartuta
galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira
hobeto ikusten da, ilunetan